Featured Action Alerts
All current action alerts
CAF: alde Jerusalem okupatutik!
Ekainaren 11n, larunbata, CAFen akziodunen urteko batzarra da, Jerusalem Light Rail (JLR) eraikitzen ari den euskal enpresa, Israelek Jerusalemen dituen legez kanpoko kokalekuei zerbitzua ematen dien eta kolonoen apartheid eta kolonialismo erregimena sustatzen duen tranbia linea. Amaitu CAFen legez kanpoko negozioarekin Jerusalemen!
Esaiezu Arantxa Tapia Otaegiri, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabal Izaguirreri, Eusko Jaurlaritzako Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari, CAFek apartheid israeldarraren trenetik jaitsi behar duela!
Lagun iezaguzu Arantxa Tapia sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabali eskatzen CAFen akzioak dituen gobernu bateko kide gisa duten rola erabil dezatela, enpresak Palestinako lurralde okupatuan lan egiteari utz diezaion.
Esan CAFi Israelgo apartheid trenetik jaisteko!
Azaroaren 20an, azaroaren 29an ospatzen den Herri palestinarraren aldeko Nazioarteko Elkartasun Egunaren aurretik, CAFi dei egiten diogu Israelgo Jerusalemgo tren arinaren (JLR) proiektutik ateratzeko. Tren honek lurralde palestinar okupatua eta Israelgo apartheid eremuaren anexioa ahalbidetzen du.
Other ways to get involved
Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.