Update

Palestinako eta Europako Giza Eskubideen 31 erakunde, sare eta sindikatuek, CAF euskal empresa, NBEren kokalekuen datu-basean sartzeko eskatu dute

February 9, 2021

Palestinako eta Europako giza eskubideen 31 erakunde garrantzitsu, sare eta sindikatuek txosten bat entregatu diote Ginebrako Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoari (ACNUDH). Bertan, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) NBEaren datu-basean sartzeko eskatzen da, Jerusalengo tren arinaren (JLR) hedapenean parte hartzeagatik; legez kanpo dagoen israeldar egitura baten barruko negozioak direlako. JLRren helburua da Jerusalengo hiri okupatu eta atxikian kokalekuak indartzea. Txostena sinatu duten erakundeek Espainiako Amnistía Internacional España sartu dute, Al-Haq, Cairo Institute for Human Rights Studies (CIHRS), Centre for Research on Multinational Corporations (SOMO), 11.11.11, CNCD-11.11.11, NOVACT – Instituto internacional para la acción no-violenta, European Legal Support Center (ELSC), The Rights Forum,  Transnational Institute (TNI) eta War on Want.

Israelgo legez kanpoko kokaleku-egituran parte hartzen duten enpresen datu-basea 2020ko otsailean argitaratu zen, eta 112 enpresa israeldar eta multinazionalen zerrenda bat du, Shapir, CAFen JLRko bazkide israeldarra barne. ACNUDHk urtero eguneratu behar du datu-basea. 2016. eta 2017. urteetan, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak JLR legez kanpo utzi zuen, esanez “nazioarteko zuzenbidea eta NBEren ebazpenak nabarmen urratzen dituela”.

ACNUDHri emandako txosten bateratuaren arabera, “JLRk ekarpen handia egiten dio Ekialdeko Jerusalenen, israeldarren legez kanpoko kokalekuei eusten eta zabaltzen, kokalekuak lotzeko eta haien arteko mugikortasuna errazteko funtzioa baitu, eta hiriaren legez kanpoko anexioa indartzen du, Israelek nazioarteko zuzenbidea urratuz okupatutako lurralde palestinarra bereganatuz”. Cairo Institute for Human Rights Studies-eko Maha Abdallah-k hau esan zuen: “Proiektua Jerusalem Ekialdea okupatu eta erantsian gauzatzeko, CAF palestinarren giza eskubide funtsezkoenen urraketa larri eta sistematikoan sartuta dago”. Abdallah-k gaineratu zuen “Dagoeneko existitzen den “Lerro Gorria” (JLR) eraikitzeak jabetza palestinarraren desjabetzea ekarri duela. “Lerro Berdea”, berriz, Giloren kokalekura iritsiko da, legez kanpoko beste kolonia batzuen artean. Kolonia horien existentziak eta hazkundeak palestinarrei beren lurra eta baliabideak eskuratzeko aukera kentzen die”. Hori dela eta, ACNUDHk hertsiki bete behar du bere agindua, eta urtero eguneratu NBEren datu-basea, Israelgo legez kanpoko kokaleku-egituran sartuta dauden enpresak egon daitezen –hala agintzen du Giza Eskubideen Kontseiluak 2016ko 31/36 Ebazpenean emandako aginduak–. Wesam Ahmad Al-Haq-eko Giza Eskubideen eta Negozioen koordinatzaileak esan zuen: “Datu-basea tresna garrantzitsua da erakusteko zein pizgarri ekonomikoen egitura erabili den okupazio militarra garaikideko kolonialismo egoeran bihurtzeko eta CAF bezalako enpresen eginkizuna, urteko egunerapenean sartu behar da”.

Giovani Fassina ELSCko Programa zuzendariak esan zuen: “CAFek TPOan egiten duen lan jarraitua legez kanpokoa da nazioarteko zuzenbidearen arabera. Merkataritza-interesak legez kanpoko okupazio luze baten pean bizi diren palestinarren eskubideen gainetik lehenetsiz, CAFek irabaziak gizateriaren aurretik jartzea erabaki du. Espero dut NBEren datu-basean sartzean, CAFek gizarte zibilaren deia entzungo duela eta JLR proiektutik erretiratuko dela”.

2020ko otsailean, 70 euskal taldek kanpaina bat egin zuten CAFi JLRtik erretiratzeko deituz. Duela bi aste, CAFek JLR eraikitzeari utz diezaion eskatzeko manifestazioak egin zituzten Euskal Herriko taldeek Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Sodepazeko Kepa Torrijos, euskal erakunde sinatzaileetako batek esan zuen “Euskal Herriko taldeak etengabe ari gara lanean Israelgo apartheidarekin euskal konplizitatea amaitzeko. Gogor ari gara lanean CAFeko sindikatuekin, hauek hasiera-hasieratik, lizitazioan parte ez hartzeko erregutu bai zioten enpresari. CAFek Beasainen duen enpresa-batzordeak proiektutik erretiratzeko eskatu dio CAFi. Eta lanean ari diren Europa osoko taldeekin harremanetan gaude, CAF lizitazio publikoetatik kanpo gera dadin, Israelgo apartheidean bere parte hartzea amaitu arte”.

Estatu espainiarreko giza eskubideen erakundeak, Norvegiako sindikatuak eta Erresuma Batuko gizarte zibileko taldeak CAF kontratu publikoetatik kanpo geratzeko deia egiten ari dira JLR eraikitzen ari delako.

2020ko abenduaren 15ean, asteartean, Israelgo ekintzaile batzuek geldiarazi egin zuten Jerusalengo tren arinaren eraikuntza Giloko kokalekuan. “CAF: Jeitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik” zioen pankarta zeramaten, eta JLR proiektutik erretiratzeko deia egin zioten CAFi.

Sinatzaileen zerrenda osoa:

  1. 11.11.11
  2. Al-Haq
  3. Amnesty international Spain
  4. Association France Palestine Solidarité (AFPS)
  5. Belfast Trades Union Council
  6. Cairo Institute for Human Rights Studies (CIHRS)
  7. CNCD-11.11.11
  8. Comité Solidaridad con la Causa Árabe
  9. Craigavon Trades Council
  10. European Coordination of Committees and Associations for Palestine (ECCP)
  11. European Legal Support Center (ELSC)
  12. European Trade Union Network for Justice in Palestine
  13. Fagforbundet – Norwegian Union of Municipal and General Employees
  14. ICAHD Finland
  15. Mundubat
  16. Northern Ireland Public Service Alliance (NIPSA)
  17. Norwegian People’s Aid
  18. Norwegian Union of Railway Workers
  19. NOVACT – International Institute for Nonviolent Action.
  20. Palestinian Center for Human Rights (PCHR)
  21. Palestinian Human Rights Organizations Council (PHROC) and its members:
  22. Al-Haq, Law in the Service of Mankind.
  23. Al Mezan Center for Human Rights
  24. Addameer Prisoner Support and Human Rights Association
  25. Palestinian Center for Human Rights
  26. DCI – Defense for Children International – Palestine
  27. Jerusalem Legal Aid and Human Rights Center
  28. Aldameer Association for Human Rights
  29. Ramallah Center for Defense of Liberties and Civil Rights
  30. The Independent Commission for Human Rights (Ombudsman Office) – Observer Member
  31. Muwatin Institute for Democracy and Human Rights – Observer Member
  32. Paz con Dignidad
  33. Plateforme des ONG françaises pour la Palestine
  34. Sodepaz
  35. SUDS
  36. The Centre for Research on Multinational Corporations (SOMO)
  37. The Rights Forum
  38. Transnational Institute (TNI)
  39. Union syndicale Solidaires
  40. War on Want
  41. Women in Black (Vienna)

Txostenaren laburpena hemen aurki dezakezu.

February 9, 2021
/

SHARE

Stay updated!

Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.

Subscribe Now