BDSmovement.net feed


2023ko ekainaren 10ean, larunbata, CAFen urteko akziodunen batzarrean, konpainiaren irudiak eta ospeak kolpe gogorra jasan zuen. Ekintzen aste osoan zehar, #CAFGetOffIsraelsApartheidTrain kanpaina globalak, CAFek palestinarren aurkako Israelgo krimenetan duen garrantzia azaldu zuen. CAFek Israelgo apartheid erregimenarekin duen konplizitatea:

CAF: alde Jerusalem okupatutik!

"CAF, Jaitsi Zaitez Israelen Apartheidaren Trenetik" kanpainak bi urte beteko ditu gaur, otsailak 22, eta, beraz, kanpaina bultzatu genuen koaliziotik txosten bat egin dugu azken bi urteetan egindako ekimen eta ekintzak biltzen duena. CAFek Palestinako okupazioarekin duen konplizitatea salatzeko Euskal Herrian bultzatutako ekintzez gain, gaur egun, CAF Jerusalemen zabaltzen ari den tranbiaren aurkako kanpaina nazioarteko ekimen bihurtu da.

Norvegiatik Frantziara talde ezberdinak mobilizatu ziren, CAF euskal enpresari eskatuz JLRren kontratua bertan behera utz dezan eta Israelgo apartheidarekin duen konplizitatea amaitzeko.

Esaiezu Arantxa Tapia Otaegiri, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabal Izaguirreri, Eusko Jaurlaritzako Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari, CAFek apartheid israeldarraren trenetik jaitsi behar duela!

Datorren larunbatean hilak 28, NBEn Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egunaren bezperan, Euskal Herriko hainbat taldek mobilizazioa egingo dute euskal enpresari eskatzeko Jerusalemgo Tren Arinaren legez kanpoko proiektua bertan behera utz dezala.

Esan CAFi Israelgo apartheid trenetik jaisteko!

Ekainaren 13an, telematikoki ospaturiko urteroko bilera orokorrean, Compañia Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) euskal garraio empresaren aurkako protestak egon ziren interneten eta enpresak Beasainen duen egoitzaren aurrean, hainbat akziodunek egindako kritikekin batera, CAFi Israelen gerra krimenetan parte hartzeari uzteko eskatzen zutenak. Pasa den urtean, CAFek legez kanpokoa den Jerusalemgo Tren arina (JTA) proiektuaren lehiaketa irabazi zuen Israelen.