Update

CAFeko Akziodunen Batzarreko ekintzaileak: Jerusalem okupatutik alde!; Jaitsi Apartheid Trenetik!

CAFen Akziodunen Batzar Nagusia (ABN) dela eta, giza eskubideen aldeko ekintzaileek manifestazioa egin dute beste behin CAFek Beasainen (Euskal Herria, Espainiar Estatua) dituen bulegoen aurrean, non "ABN ekitaldia" egiten ari zen , CAFi eta bere akziodunei esateko: Jerusalem okupatuan legez kanpoko negozio honi amaiera emateko!

2023ko ekainaren 10ean, larunbata, CAFen urteko akziodunen batzarrean, konpainiaren irudiak eta ospeak kolpe gogorra jasan zuen. Ekintzen aste osoan zehar, #CAFGetOffIsraelsApartheidTrain kanpaina globalak, CAFek palestinarren aurkako Israelgo krimenetan duen garrantzia azaldu zuen.

CAFek Israelgo apartheid erregimenarekin duen konplizitatea:

CAF euskal konpainia Israelgo Jerusalemgo legez kanpokoa den Tren Arina (JLR) zabaltzen eta ustiatzen ari da. Jerusalem Light Rail (JLR), Jerusalem Mendebaldea Palestinako Ekialdeko Jerusalem okupatuan dauden legez kanpoko asentamenduekin lotzen duen tranbia sistema da. Horrela, JLRk Israelek Ekialdeko Jerusalem-en legez kanpoko anexioa onartzen du eta Israelgo legez kanpoko asentamenduen hedapena errazten du. Israelgo zibilak lurralde okupatuetara transferitzea eta okupatutako hiritik bertakoak diren palestinarrak indarrez lekualdatzea dakarten koloniek gerra krimen bat dira nazioarteko zuzenbidearen arabera.

Egungo eskuin muturreko Israelgo gobernuaren arabera, lur-lapurretak, anexioak, garbiketa etnikoak, etxeak eraisteak, asentamenduen hedapena eta "kolono milizia faxistek eta armatuek" eginiko babesik gabeko jendea hiltzea areagotzen ari dira.

Ekialdeko Jerusalem-en, gutxienez, palestinar etxe guztien herena eraisteko arriskuan dago, eta horrek 100.000 palestinar inguru behartutako lekualdatzea ekarriko luke. Israelgo indarrek eta legez kanpoko kolonoek ere etengabe profanatzen eta oztopatzen dute palestinarren sarbidea, okupatutako Jerusalem-go Hiri Zaharreko musulman eta kristau gune santuetara.

Israelek Palestinako herri brtako biztanleen gaineko erregimen zapaltzaile hau mantendu ahal izango du estatuen, erakundeen eta enpresen nazioarteko konplizitateari esker. CAF da horietako bat.

JLR proiektuaren bazkide nagusietako bat izanik, CAF Israelek nazioarteko zuzenbidearen eta Palestinako giza eskubideen urraketa larri horien konplizea da.

CAFek JLR-en "Lerro Gorria" ustiatu eta zabaltzen du eta "Lerro Berde" berria eraikitzen ari da, ibilgailuak eta zerbitzu teknikoak eskainiz. Bi lerroek Palestinako Ekialdeko Jerusalem okupatuan dauden legez kanpoko kokaleku israeldarrak mendebaldeko Jerusalem-ekin lotzen dituzte.

CAFek JLR-rekin duen negozioaren aurkako mugimendua:

Azken hiru urteetan koalizio global indartsua sortu da CAF-i JLR-rekin duen kontratua amaitzeko presioa egiteko. CAFeko langileek beraiek JLR lizitazioan ez parte hartzeko eskatu zioten enpresari. 2020ko otsailean, Euskadiko 70 giza eskubideen defendatzailek kanpaina bat abiatu zuten CAFi kontratua bertan behera uzteko deia eginez. Urte bereko azaroan, 31 erakundek, Espainiako Amnistia Internacional barne, Israelgo legez kanpoko kolonizazio enpresan parte hartzen duten enpresen datu-basearen hurrengo eguneraketan CAF sartzeko eskatu zioten NBEri.

Norvegiako zortzi sindikatuk CAFen aurkako boikota eta enpresa lizitazioetatik kanpo uzteko eskatu dute. Era berean, Europa mailan egindako kanpaina bat, Portugaletik Finlandiara, presioa egiten ari da erakunde publikoetan CAFekin kontrataziorik ez egiteko, palestinarren giza eskubideak errespetatu arte eta anexioan eta Israelgo gerra krimenetan duen parte-hartzea amaitu arte.

2023ko ekainaren hasieran, CAFen Akziodunen Batzar Nagusiaren aurretik, Espainiako Amnistia Internacionalak "CAFen Jerusalem-go tranbia: hurrengo geltokia, apartheid" txostena argitaratu zuen eta "CAF eta bere parte-hartze polemikoa Jerusalem-go Tren Arineko proiektuan" hitzaldia antolatu zuen. Espainiako Amnistia Internacionalak CAFi ohartarazi dio etorkizunean galera gehiago izango dituela Palestinako lurralde okupatuetan egindako giza eskubideen urraketa larrien erantzukizuna ukatzen jarraitzen badu.

 

Bestalde, Calgaryko (Kanada) eta Estrasburgoko (Frantzia) aktibistek euskal multinazionalak Israelgo apartheidarekin duen konplizitatea ere salatu dute.

Calgaryn, "CAF Get Out of Calgary" kanpainak hainbat hilabete daramatza lobby egiten Calgaryko Udalak CAFekin duen kontratua bertan behera utz dezan, trenbide arineko ibilgailuak ez fabrikatzeko, konpainiak Israelgo legez kanpoko JLR-an duen inplikazio komertziala dela eta, okupatutako Jerusalem palestinarrean.

Estrasburgon, BDS France 67ko ekintzaileak eta "Collectif Judéo Arabe et Citoyen pour la Palestine" (CJASCP) taldeak, hiriko erdigunean bildu ziren oinezkoei esku-orriak banatzeko, CAFek Israelek palestinarren aurkako krimenetan duen konplizitateaz kontzientziatzeko, CAFek duela gutxi, Reichshoffen (Frantzia) lantegi bat ireki bai du Estrasburgotik gertu.

 

Aktibistak CAFeko akziodunei: Atera Jerusalem okupatutik; jaitsi Apartheid Trenetik!

CAFen 2023ko Akziodunen Batzar Nagusiaren egunean Beasainen (Euskadi), BDZ (Boikot, Desinbertsio eta zigorrak) Euskal Herria, CAFeko zenbait langilek, Amnistia Internazional eta haien aldekoak, CAFen bulegoen aurrean elkartu ziren. Akziodunei dei egin zieten Jerusalem-go Tren Arinean konpainiak duen inplikazioari amaiera emateko beharraz. Ondoren hirigunera joan ziren, eskuorriak banatu zituzten Israelek palestinarren aurkako giza eskubideen urraketa larrietan duen jarreraz eta honetan CAFen konplizitateaz kontzientziatzeko Beasaingo biztanleria, non CAF den enplegatzaile nagusia.

 

Martxaren ostean, Hala Bedi irratiak bere Uhintifada programa zuzenean eman zuen Akziodunen Batzar Nagusia ospatzen ari zen bitartean, akziodunei, BDZ Euskal Herriko ekintzaileak, Amnistia Internazionaleko kideak eta beste batzuk CAFek Israelgo legez kanpoko asentamenduetan eta Palestinako hiriburuaren anexioan eta okupazioan duen konplizitateaz jabetzeko gonbidapena egin zien.

 

Akziodunen Batzar Nagusiaren barruan, Santiago González, CAFeko akziodun eta CSCA Batzordeko (Comité de Solidaridad con la Causa Árabe) aktibistak, baita Gerardo Ríos eta Cecilia Denisek ere, Espaniako Amnistia Internacionaleko "enpresa eta giza eskubideen" lan taldekoak , CAFeko Administrazio Kontseiluari hainbat galdera egin zizkion, CAFek Tren Arinari dagokionez giza eskubideei buruz duen diligentzia politikari buruz. Enpresak beste behin ere gabeziarik ukatu zuenez, Santiago Gonzálezek honakoa galdetu zuen: "Zer nolako diligentzia-prozedurak ahalbidetzen ditu CAFen bazkide den Shapir bezalako enpresekin negozioak egiteko? zeina NBEren datu-basean ageri den Israelgo Legez kanpoko Asentamenduetan parte hartzeagatik, gerra krimena izanik”.

Iaz, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGA) edo OCDE-ko Espainiako Harremanetarako Puntua Nazionalak (PNC) CAFi gomendatu zion Palestinako Lurralde Okupatuetan JLR-rekin izandako negozioak eragindako kalteak eta giza eskubideen urraketak ebaluatzeko. PNC-ren gomendioetatik aldentzeko presioaren ondorioz, CAFek JLR proiektuan parte hartzeak duen eragin sozialari buruzko txostena eskatu zuen. Espaniako Amnistia Internacionalak galdetuta, CAFeko Administrazio Kontseiluak jakinarazi zuen txosten hori ez dela argitaratuko. Txostenari gardentasuna eskaini eta kritikak onartu beharrean, CAFeko presidente Andres Arizkorreta Garciak CAFeko akziodunei, enpresaren giza eskubideen politikak "dagokion baldintza eta onespen guztiak" betetzen dituela baieztatzera mugatu zen.

Giza Eskubideen Kontseiluak 2013an berretsi zuenez (A/HRC/22/63/par. 117), "enpresa pribatuek... beharrezko neurri guztiak hartu behar dituzte –baita asentuetan beren interes komertzialak amaitu ere–, palestinarren giza eskubideen gaineko eragin kaltegarririk ez dutela bermatzeko, nazioarteko zuzenbidearekin eta Enpresen eta Giza Eskubideen gaineko Printzipio Gidariekin bat etorriz". Beraz, oso problematikoa da CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela argudiatzea, legez kanpoko kokalekuak eta anexioa babesten dituen bitartean. CAFek eskatutako txostena iragazi denez, justifikatu ezin dena justifikatzen baitu, laster egongo da eskuragarri txosten horren azterketa kritikoa akziodunentzat, giza eskubideen arloko ekintzaileentzat eta, oro har, publikoarentzat.

2023ko Akziodunen Batzar Nagusian, CAFek beste behin ere gizarte-erantzukizunak traizionatu zituenez, eta Tren Arinean parte hartzen jarraitzen duenez, mundu osoko biztanleei dei egiten diegu gure #CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik kanpaina indartzeko, CAF enpresak aparthaidarekin, kolonizazioarekin eta Israelen okupazioarekin konplizitate guztia amaitu arte.


SHARE

Stay updated!

Sign-up for news, campaign updates, action alerts and fundraisers from the BDS movement.

Subscribe Now